Jendeak
facebook google+ twitter

Jendeak

laborari munduko kontakizunak
XX. mendeko bigarren zatian kokatuak

de

chez Elkar

Collection(s) : Iparluma, n° 20

Paru le | Broché 148 pages

Grand format Livre broché
15.00 Expédié sous 3 à 6 jours ouvrés
Ajouter au panier Frais de livraison

Kontakizun desberdinek osatzen dute Jendeak liburua. Ipar Euskal Herriko laboran munduan kokatuak dira, XX. mendeko bigarren zatian.

Jende horiek -haur, gazte, xahar- adin batera helduak diren guztiek ezagutu dituzte, edo bederen, noizbait, nonbaitik, zerbait entzun dute.

Kontakizun bakoitza, errealki gertatua edo asmatua, anekdota soil batetik abiatzen da, hala nola : bi anaiatxoren tirabirak, amatxi bere bilobei bertuteaz mintzo, errainaren gogoetak, mendi-mendian gertatu istripua, atizo bereko jendeak nortzuk ziren, aitatxiren haurtzaroko eskuizkribua, bi laboran eikarren artean haserretu, bakoitzaren sekretu bat edo beste, herriko hauteskundeak, emaztea etxetik joan, soldadugoan gertatutakoa, alkoholak beretu gaztearen dohakabetasuna, neskatxa baten bortxaketa, gezurrezko akusazioa, eta dudarik gabe, apezek ere badute aipamen bat baino gehiago !

Hizkuntza leun batean idatziak, istorio gehienak hunkigarriak dira, dramatikoak, baina batzuek badute halere umore pixka bat.

Kontakizun hauek iragan hurbileko euskal gizartearen berri ematen digute : atzokoaz oroitzeko, eta ahalaz, geroaldi hobe baten obratzeko !
Un recueil de nouvelles qui racontent les moeurs et coutumes des paysans du Pays basque de la deuxième moitié du XXe siècle, ainsi que les changements profonds auxquels ils ont fait face. ©Electre 2019
Format : Broché
Nb de pages : 148 pages
Poids : 400 g
Dimensions : 14cm X 22cm
Date de parution :
ISBN : 978-84-9027-768-3
EAN : 9788490277683